| eu | es | en |   


 

María Eugenia Salaverri

Asociación de Escritores de Euskadi / Euskadiko Idazleen Elkarteko Zuzendaria. Idazleaz gain, zinemako gidoilari eta ekoizlea ere bada, kazetaria eta abestien konpositorea.

Bere gidoilari lanetan honako izenburu hauek dira azpimarragarrienak:



ALABA ZINTZOA (2013)
ANFITRIOI BEREZIA EL EXTRAÑO ANFITRIÓN (2012)
LOCOS POR EL SEXO (2006)
MARUJAS ASESINAS (2001)
CALOR… Y CELOS (1996)

 

Alvar Gordejuela

Arte Dramatikoan lizentziatua, aktore lanak eta zuzendari eta gidoilari eginkizunak bateratzen ditu. Orain arte film labur hauek idatzi ditu:

EKHO (2009)
DI NO A LOS CORTOS (2008)
LA VIDA CAMBIA (2008)

 

Gidoilarien Oharrak


“Alaba Zintzoaren gidoiak dokumentazio oinarri sendo bat du eta filmeko sekuentzia eta pertsonaia harrigarrienetako batzuk benetako egoera eta pertsonaietan oinarrituta daude. Baina zinemara eramandakoan, dimentsio berri bat hartzen dute, fantastikoak direla iruditzeraino batzuetan, gidoilarien irudimenaren sorkuntza balira bezala eta ez bizitza errealetik hartutakoak. Baina, pertsona askoren konfidentziak eskertu beharrean gaude, pertsonaiak eta historiako tramak sortzerakoan oso baliagarri izan baitzaizkigu.

Gidoia idazten genuen bitartean, asko hitz egiten genuen. Eta hizketaldi horietan jabetu ginen, adibidez, azken urte hauetan filmek ez zutela diruaz hitz egiteko ardurarik hartu. Arazo txiki bat balitz bezala, garrantziarik gabekoa. Filmetako pertsonaiek era guztietako arazoak bizitzen zituzten: sentimentalak, familiakoak, inguruneari buruzkoak, psikologikoak, fisikoak... baina oso gutxitan arduratzen ziren diru arazoez. Film askotan ez zenuen jakiten ezta nondik ateratzen zen ere pertsonaiek hain erraz gastatzen zuten diru hori. Baina itxuraz inori ez zitzaion axola. Dirua edukitzea gauzarik arruntena balitz bezala eta ikusleak horren azalpenik merezi ez balu bezala.

Gaur egun badakigu diruak zenbaterainoko garrantzia duen eta nola eragiten duen gure bizitzan. Baina film askok badirudi hau saihestu egin nahi dutela. Alaba Zintzoak ez. Film honetan begirada jartzen dugu pertsonaien poltsikoetan eta ikusten dugu denek dutela harreman bat diruarekin beren bizitzak baldintzatzen dituena. Eta kasu batzuetan, heriotzak ere bai.

Hala ere, pertsonaia horiek ez dira talde sozioekonomikoen adierazgarri –emakume enpleguaniztuna, kaleratzeaz arduratzen den zuzendaritzako emakumea, maizterra, aberaskumea, aprobetxategia...-, baizik eta pertsona konplexuak, mugitzen diren egoera ekonomikoaren araberako bizimodu markatuak dituztenak."