| eu | es | en |   


 

Javier Rebollo

Zine zuzendari, ekoizle eta gidoilaria. Orain arte zortzi film luze zuzendu ditu, hamabi ekoiztu, eta horiez gain hogeita hamarretik gora film labur eta dokumental ugari.


Bere zuzendari lanetan izenburu hauek dira azpimarragarrienak:

ALABA ZINTZOA (Codirector 2013)
ANFITRIOI BEREZIA / EL EXTRAÑO ANFITRIÓN (2012)
LOCOS POR EL SEXO (2006)
MARUJAS ASESINAS (2001)
CALOR… Y CELOS (1996)
GOLFO DE VIZCAYA (1985)
7 CALLES (Codirector 1981)

 

Alvar Gordejuela

Arte Dramatikoan lizentziatua, aktore lanak eta zuzendari eta gidoilari eginkizunak bateratzen ditu. Orain arte film labur hauek idatzi eta zuzendu ditu:

EKHO (2009)
DI NO A LOS CORTOS (2008)
LA VIDA CAMBIA (2008)


Alaba Zintzoan film luze baten gidoilari gisa lan egiteaz gain zuzendarikide ere izan da estreinakoz.

“Beti gogoko izan ditut mugak eta mugako pertsonaiak. Nire film guztietan –bai drama eta bai komedietan- badago pertsonaiaren bat etikoa eta ezmorala edota normala eta patologikoa bereizten duten marra fin horretan dabilena. Kasu honetan, Susanaren pertsonaia, protagonista, bereziki iradokitzailea suertatzen zait bizimodu zaila daramalako, ezin dituelako bere ametsak bete, baina hala ere ahaleginak egiten ditu, zentzutasunetik eta erotasunetik, inoiz ere bere izaera propioari eta maite dituenei leial izateari utzi gabe. Arreta handia eskaini genion film honen prastakuntzari, baina sekula ez genuen aurreikusi langilegoaren erretratu bat egitea, pertsonaia konkretu batena baizik –Susanarena- eta honen ingurukoena. Baina egia da, inguruan dena erortzen bada ere, aurrera egin eta eusteko ahalegin horretan ikus daitezkeela pertsona asko gaur egun bizirauteko ahaleginetan ari direnak beren eguneroko tragediak saihestuz. Batzuek oso modu zuhurrean egiten dute, beste batzuek lehertu eta egunkarietan eta teleberrietan bukatzen dute. Baina horietan denetan badago heroismo puntu bat hunkigarria suertatzen zaidana. Susanaren historia oso gogorra da, horregatik zuzendaritzatik erabaki genuen sentimentalismoetatik alde egitea eta argumentuaren gogortasuna ez azpimarratzearen aldeko apostua egin genuen. Film hau azaldu beharko banu, arima daukala esango nuke. Usted dut horixe dela zuzendari baten jomuga gorena. ”

“Luis Buñuel-ek zera esaten zuen: “Film baten edukia, haren estetika –baldin badauka-, haren estiloa, haren joera morala eztabaida daiteke. Baina sekula ez du aspertu behar”. Uste dut hitz horiek oso garrantzitsuak direla: zineman, aspertzea hilgarria da. Baina hortik abiatuta, batek galde dezake zerk aspertzen duen eta zerk ez. Nire kasuan, gehien interesatzen zaidana giza harremanak dira. Atsegin ditut efektu bereziak, ekintzako filmak, abenturazkoak..., baina aktorea ere banaizenez, film bat ikusten dudanean, saiatzen naiz imajinatzen pertsonaia bakoitzak zer sentituko duen, nolakoa izango den barrendik. Gero konturatzen naiz barruko mundu hori ezagutzea ez dela nahikoa, kanpora azaldu behar delako modu entretenigarrian, erritmoarekin eta indarrarekin. Beraz, gauza asko daude jokoan azkenerako. Alaba Zintzoan Susanaren historia kontatzen dugu eta une batzuetan neskaren bizitza infernu bat bihurtzen da. Hor pertsonaien eboluzioa guztiz garrantzitsua da, horrek mantentzen baitzaitu tentsioan. Ez indarkeriak edo odolak, emozioen bizitasun dramatikoak baizik. Egoera bortitzetara bideratuko da, bai, baina protagonistaren barne egoera jasanezinen ondorioz. Antzeko zerbait gertatzen da lehenengo aldiz film baten zuzendarikide zarenean ere: estres izugarria sentitzen duzu. Benetako izua. Baina ilusio handia ere bai. ”